Thrillerra, drama bi eta animazio batek osatzen dute Antzokiaren eskaintza zinematografikoa

19.01.22
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak lau estreinaldi berri eskainiko ditu ostegunetik datorren asteartera bitartean. Programazioari zineklubarekinemango zaio hasiera; horrela, ostegunean ''My beatiful Baghdad'' thrillerra proiektatuko da jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Iaz estreinatutako filma da, Samirrek zuzendua eta 108 minutu irauten duena. ''Abu Nawas'' modako kafea da eta Londresen erbesteratutako artista, komunista eta homosexual irakiarrak biltzen diren lekua. Establezimendua meskita salafistatik gertu dago eta fanatiko erlijioso batek eraso egiteko asmoa izango du. Ostegunean, 20:30etik aurrera.

Zine komertzialari dagokionean, larunbatean eta astelehenean ''La vida era eso'' film espainiarra ikusteko aukera izango dugu. David Martín de los Santosek zuzendutako lana, ia bi ordu irauten duena. Goya, Forque edo Féroz sarietarako izendapenak jaso dituen drama da. Sinopsiak dioenez, belaunaldi desberdinetako emakume bik bat egiten dute ospitale bateko logelan. Horrela, adiskidetasun- eta intimitate-harreman bat eratzen hasten dira. Larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren.

Bigarren proposamen komertziala ''El contador de cartas'' da, Paul Schraderrek zuzendutako ekoizpen iparramerikarra, 112 minutuko iraupena duena. Jolasa jorratzen duen drama bat da. Gidoi onenaren saria jaso du Valladolideko ''Seminci'' jaialdian. Filmak militar ohi eta poker jokalari profesional baten bizitza kontatzen du. Gazte batek bere mendeku plana dauka koronel militarraren aurka. Igandean 19:30ean eta asteartean 20:30ean, hurrenez hurren.

Asteko eskaintza publiko gazteenarentzako filmarekin amaitzen da. Igandean Kanadako ''El valle de las linternas'' tituluko animazioaz gozatu ahal izango dugu. Zuzendaria Caled Hystad da. Ordu eta erdiko entretenimendu dibertigarria. Bilobak eta aitonak Urteberriaren ospakizuna prestatzen ari dira eta elkarrekin paperezko linternak egiten dituzte. Igandean 17:00etan.

Argibide eta xehetasun gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan