Matrikula berrirekiko du Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak

19.01.22
Hezkuntza

Ermua-Durangoko Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroak (HHIk) 2021/2022 ikasturterako matrikulazio epea berrirekiko du. Biharren lau hilabeterako matrikula berria urtarrilaren 27tik otsailaren 4ra bitartean egin ahal izango da, biak barne. HHIn trebatu nahi duten 18 urtetik gorako pertsonek Teresa Murga eraikineko hirugarren solairuan dagoen zentroan eman ahal izango dute izena. Ordutegia: goizez, 09:00etatik 13:00era, astelehenetik ostiralera, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostegunera.

Irakaskuntza arautuaren barruan, I. eta II. mailako hasierako irakaskuntzak eskaintzen dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Irakaskuntza ez-arautuaren blokean, bestalde, gaztelaniazko eskolak ematen dira atzerritarrentzat. Era berean, ikastaro bat dago migratzaileek nazionalitateari buruzko azterketa prestatzeko, zeina Durangon ematen den.

Edozein zalantza argitzeko, deitu Ermuko 943 17 50 30 telefono zenbakira edo Durangoko 946 81 42 53 telefonora.

Helduentzako Hezkuntza Zentroetan eskaintzen den irakaskuntza ofiziala eta doakoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak koordinatzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Durangoko zentro koordinatzailearen webgunera.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko