‘Liburu Txiki Kluba’ y ‘Liburu bat, mundu bat’ haurrentzako klubetarako izen-emateak zabalik
Ermuko Udal liburutegiak Liburu Txiki Kluba eta Liburu bat, mundu bat haurrentzako euskarazko irakurketa kluben bigarren denboraldiak antolatu ditu 2021-2022 ikasturte honetarako.
Liburu Txiki Kluba 3 eta 5 urte arteko haurrei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktikoa da, eta euren gurasoekin batera parte hartuko dute bertan, umeen irakurzaletasuna sustatzeko berebiziko elementua baita familia.Saioen ardatza liburua da, eta hortik abiatuta abestiak landuko dira, beste irakurgai batzuk gomendatuko dira eta jardueraren gai nagusia zehaztuko da.
Liburu bat, mundu bat, bestalde, 6 eta 8 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago, pertsona heldu batekin batera. Aurreko klubaren jarraipena da, liburuen bidez literaturaren eta artearen mundu magikoa landuko dituen tailerra, era dibertigarri eta parte-hartzailean. Saioetan haurrentzako liburuen gomendioak ere eskainiko dira.
Talde bakoitzak hiru saio izango ditu denboraldi honetan Lobiano Kultur Gunean: otsailaren 12an, martxoaren 12an eta apirilaren 30ean. Liburu Txiki Kluba 11:00etatik 12:00era bilduko da, eta Liburu bat, mundu bat, aldiz, 12:15etik 13:15era.
Mestiza Elkarte Artistiko Soziokulturalak dinamizatuko ditu saioak. Egungo osasun egoera dela eta, gogorarazten da saioetan derrigorrezkoa izango dela maskara erabiltzea 6 urtetik gorako pertsonentzat. Era berean, 6 urtetik beherakoentzat ere gomendatzen da maskara.
Bi jarduerak doakoak dira, baina plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da otsailaren 9a baino lehen izena ematea liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp bidez https://wa.me/34943179212 edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatziz eta izen-abizenak, liburutegiko bazkide zenbakia, jaiotze-data, ikastetxea, telefonoa eta gurasoen e-posta adieraziz.
Plaza baino eskaera gehiago jasotzen badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurrez jarduera horietan parte hartu ez dutenek.
Onartutako pertsonen zerrenda otsailaren 10ean argitaratuko da liburutegiaren mikrositean, eta izena eman duten pertsona guztiei bidaliko zaie.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo