Ermua Antzokian sarrerak agortuta daude, ostiralean 'El Drogas' musikariaz gozatzeko

25.01.22
Ermua Antzokia

Enrique Villarreal Armendariz musikari nafarrak, ''El Drogas'' izen artistikoarekin ezagunagoa denak, bere azken lana aurkeztuko du ostiral honetan Ermua Antzokian, 20:30ean. Enrique Barricada rock taldeko abeslaria eta baxu-jotzailea izan da ia hogeita hamar urtez. Sarrerak agortuta daude, jarraitzaile leialak mantentzen dituelako.

Enrique etengabe transmititzeko eta hunkitzeko formula berriak bilatzen dituen artista da; aurrera begiratzeari uzten ez diona. "El largo sueño de una polilla" izeneko obra beste aurrerapauso bat da bere ibilbidean. Ñabarduraz beteriko zortzi abesti biltzen ditu, xehetasun guztiekin jantzita, entzulearen gozamenerako, ohi baino formatu biluziagoan. Artisau-kontzeptu horretatik Enriquek diskoa formatu akustikoan aurkeztea erabaki zuen, agertokietan zazpi musikarik defendatua, "El Drogas Akustik Fraktion" izenarekin, formatu bildu edo ertaineko aretoetarako.

Musika batu eta poesia garaikideari ahotsa jartzen dion lan kontzeptuala da. Alde batetik, pandemia garaia baino lehenagoko poemen bilduma, egileak nabarmen zabaldu eta konfinamenduaren hilabeteetan berridatzi zuena, ''189 escritos con una mano enferma'' izenburuarekin; lan zaindua eta liburu mardula, bi formatutan: CDan eta kolorezko biniloan. Disko-liburu hau, bira akustiko honetan, "Apoyarse en el aire" bideokliparekin ezagutzera eman da. Bira honetan Enriquerekin batera arituko diren musikariak honako hauek dira: Txus Maraví: gitarra akustikoa eta slide guitar; Eugenio Aristu «flako»: kontrabaxua, koruak eta gitarra akustikoa; German San Martín: teklatuak eta akordeoia; Selva Barón: koruak, harmonika eta perkusioa; Patricia Greham: koruak eta perkusioa; Nahia Ojeta: perkusioa, gitarra akustikoa eta koroak; horiekin batera Enrique Villarreal bera; ahotsa eta gitarra akustikoa.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean