Imagen
Plaza libreak liburutegiko irakurketa klub eta tailerretan
25.01.22
Udal Liburutegia
Ermuko Udal liburutegiak jakinarazten du irakurzaletasuna sustatzeko antolatu diren jarduera batzuetan plaza libreak geratzen direla. Ekimen gehienak urrian hasi baziren ere, oraindik posible da izena ematea, saioak datorren maiatzera bitartean garatuko dira eta.
Gehienak irakurketa klubak eta helduentzako tailerrak dira, baina gaztetxoentzako ere bada aukerarik. Toki libreak dituzten jarduerak honakoak dira:
- Gaztetxoentzako papereko irakurketa kluba 9 eta 11 urte artekoentzat. Hilero asteazken batean biltzen da taldea, 17:30etik 18:30era. Helburua haurtzarotik irakurtzeko ohitura hartzea da, eta irakurketak partekatu eta horien inguruko iritzia emateko gunea eskaintzea.
- Helduentzako irakurketa klubak. Liburu bera irakurri ondoren beren iritziak komentatzeko eta partekatzeko biltzen diren pertsona taldeak dira. Liburuen aleak liburutegiak berak ematen ditu eta jarduera literaturaren munduari lotutako pertsona batek dinamizatzen du.
- Euskaraz: hileko lehen astelehenean, 19:00etatik 20:30era.
- Ingelesez: bi hilean behin asteartean, 19:00etatik 20:30era.
- Komikiak: hileko astearte batean, 19:00etatik 20:30era.
- Inteligentzia emozionala: hilean ostegun batean, goizez.
- Sormenezko idazketa tailerra helduentzat. Jarduera honetan, lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea da ardatza, norbere espresioa aurkitu ahal izateko. Urtean 12 saio izaten dira, larunbat goizetan.
Izen-emateak liburutegian bertan egin daitezke, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp honetan https://wa.me/34943179212 edo e-posta bidez biblioteca@udalermua.net helbidera idatzita eta izen-abizenak, liburutegiko bazkide zenbakia, telefonoa eta posta elektronikoa adierazita.
Lotutako albisteak
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia
Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Imagen
16.12.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa izango Liburutegian
‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko