West Side Story filmak emango dio amaiera urtarrileko zine programazioari

26.01.22
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak lau film berri eskainiko ditu ostegunetik asteartera bitartean, urteko lehen hilabete honi agur esateko. Zineklubak irekiko du programazioa bihar, hilak 27, Apples zinta greziarraren proiekzioarekin. Christos Nikou zuzendariaren lehen lana da, eta Cate Blanchett aktore ezagunak ekoitzitako drama honetan, pandemia global baten ondoren, mundu guztiak bat-batean memoria galdu du. Aris, adin ertaineko gizona, identitate berri bat sortzeko programa batean sartu da. Apples jatorrizko bertsioan emango da, azpitituluekin, 20:30ean.

Zine komertziala larunbatean hasiko da 19:30ean Delicioso filmaren lehen pasearekin. Sukaldaritzaren munduan girotutako garaiko film iradokitzaile honen protagonistak Cesar Isabelle Carré eta Grégory Gadebois dira, Éric Besnarden zuzendaritzapean. Frantziako Iraultzaren hasieran, etxe noble baten prestigioa, batez ere, bere mahaiaren kalitatearen araberakoa zen. Chamforteko Dukeak Manceron sukaldari trebea kaleratzen duenean, honek janaria prestatzeko zaletasuna galdu eta landa inguruan duen etxera itzultzea erabakitzen du. Han Louise misteriotsua ezagutzen du, eta honek sukaldaritzarekiko pasioa itzultzen eta munduko lehen jatetxea sortzen laguntzen dio. Delicioso astelehenean ere eskainiko da 20:30ean.

Asteko bigarren film komertziala West Side Story izango da, 1961eko musikal mitikoaren eta Broadwayko antzezlan arrakastatsuaren Steven Spielbergen bertsioa. Ansel Elgort eta Rachel Zegler aktoreak Tony eta Maria dira. Bi nerabe horiek, Jets eta Sharks kale-talde arerioekin afiliatuta egon arren, maitemindu egiten dira New Yorken 50eko hamarkadan. West Side Story igandean 19:30ean eta asteartean 20:30ean emitituko da.

Haurrentzako saioari dagokionez, igandean 17:00etan ¡Canta 2! animaziozko musikal dibertigarriaren jarraipena proiektatuko da. Buster Moon ameslari amorratua eta bere izar taldea orain arteko emanaldirik ikusgarriena taularatzeko prestatzen ari dira, ikuskizunaren munduko hiriburuan, Redshore Cityn. Eragozpen txiki bat besterik ez dago: munduko rockzalerik bakarti eta loriatsuena eurekin bat egiteko konbentzitu beharko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan