Sahararrentzako elikagaiak; elkartasuna eta diru-bilketa

28.01.22
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Rio de Oro Gobernuz Kanpoko Erakundeak elikagaak erosteko diru bilketa kanpaina antolatu du Durangaldean beste urte batez, saharar errefuxiatuei babesa emateko, eta Ermuko Udalak bat egin du egitasmoarekin. 2022ko Karabana Solidarioak pandemiaren bigarren urtean iazko formatu berdina izango du, eta dendetan elikagaiak eskura jaso ordez diru bilketa egingo Bizum edo transferentzia bidez. Antolatzaileek 24 tona elikagai biltzea eta Saharako errefuxiatuen eremuetara bidaltzeko helburua du.

Kanpaina n otsailaren 1etik 13ra bitartean gauzatuko da, eta aurten, herriko supermerkatuetan elikagaiak modu presentzialean bildu beharrean, dohaintzak egiteko bi bide prestatu dira. Jasotako diru guztia elikagaiak erosteko erabiliko da, eta Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu-guneetara bidaliko da. Saharar herria duela 45 urtetik dago eremu horretan errefuxiatuta, eta haren egoera larriagotu egin da Marokorekin berriki izandako gerraren ondorioz.

Diru-bilketa bi bide hauen bitartez egingo da:

  • 1. Aukera: Rio de Oro Durangaldea elkartearen kontu-korrontera transferentzia egitea: ES90 3035 0129 11 1290034483 (Laboral Kutxa)
  • 2. Aukera: Bizum bidez. Horretarako, zabaldu aplikazioa, hautatu “Dohaintza egin” aukera eta topatu Rio de Oro Durangaldea 01955 kodearekin.

Dohaintzak hiru mota edo kopuru posibletan banatzen dira:

  • 4 euro: horrekin kilo bat arroz, kilo bat pasta, kilo bat lekale eta kilo bat azukre erosiko dira.
  • 8 euro: aurreko lote berberaz gain, konpresa pakete bat eta olio litro bat hartuko dira.
  • 12 euro: aurreko bi loteei hiru atun lata eta sardina lata bat gehituko zaizkie.

Rio de Oro Gobernuz Kanpoko Erakundeak herritarrek emandako arroz edo lekale kilo horren esanahia azpimarratu nahi du, kilo bat elikagai baino zerbait gehiago delako: itxaropenaren, elkartasunaren, senidetzearen eta indarraren kilo bat ere bada.

Ermuko Udalak dei egiten digu herritar guztioi saharar herriarentzat hain beharrezkoa den kanpaina honetan parte hartu eta laguntza ematera. Guztien artean, 24 tona inguruko laguntza humanitarioarekin trailer bat betetzea lortuko dugu, gehien behar dutenei helarazteko.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan