'Goazen 8.0' saiorako sarrerak baliagarri dira martxorako edo otsailaren 15era arte itzuli ahal izango

31.01.22
Ermua Antzokia

Udal Kultura Sailak atzeratu egin behar izan zituen urtarrilaren 3rako iragarrita zituen "Goazen 8.0" ikuskizunaren 2 emanaldiak, Eusko Jaurlaritzak abenduaren 28an argitaratutako Dekretuaren eraginez. Dekretu horrek hainbat neurri murriztaile ezartzen ditu COVID-19a prebenitzeko eta hedatzea mugatzeko, eta, horien artean zehazki, edukiera %60raino mugatzen du mota guztietako establezimenduetan eta barne-esparruetan.

"Goazen 8.0" ikuskizuna datorren martxoaren 5ean, larunbatean, eskainiko da bi emanalditan, arratseko 4etan eta 6etan, hurrenez hurren. Bertan behera utzi ziren funtzioetarako erositako sarrerak baliozkoak dira data berrirako, erosleak aukeratu izan zuen ordutegi bererako. Hala ere, edozein arrazoirengatik norbaitek sarrera itzuli eta ordaindutako dirua berreskuratu nahi badu, udal Kultura Sailarekin harremanetan jarri ahal beharko da Lobianoko 943708700 telefonoan, otsailaren 15a baino lehen.

Ermuko Udalak aldaketak eragindako eragozpenengatik barkatzeko adierazi du.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean