'Porno vs Afrodita' antzezlana ikusgai ostiralean Antzokian

01.02.22
Ermua Antzokia

Antzezpena euskaraz izango da

''Benetan Be'' antzerki konpainia arabarrak ''Porno versus Afrodita'' lana aurkeztuko du ostiral honetan Ermua Antzokian, arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Antzerki emanaldia euskaraz izango da eta sarrerak 10 euroren truke eros ditzakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta bere orotariko kutxazainen sarean edo leihatilan, ikuskizuna hasi baino lehen.

Patricia Urrutiak idatzitako testua da, autoreak Elena Oliveri eta Pablo Ibarluzearekin batera zuzentzen duelarik. Aktore taldean ere parte hartzeaz gain, berarekin bat izango dira Juanjo Otero eta Jon Zumelaga izango dira. Antzezpenak 70 minutu irauten du.

Sinopsia

"Porno vs Afrodita (edo I ♥#gorkaurbizu)" izango da heziketa sexual eta afektiboa ardatz hartuta, helduei eta oraindik heldu ez direnei zuzendutako umorezko antzezpena. Dena, zuzeneko musikaz blai.

Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.

Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun gizaki gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak