Ermua Antzokiak otsaileko zine programazioari hasiera emango dio 4 film berrirekin

02.02.22
Ermua Antzokia

Otsaila hastearekin batera Ermua Antzokiak zine programazio berria estreinatuko du. Hilaren hasieran, bonoa erosteko aukera ere izango dugu, zineklubeko eta komertzial ataleko hamabi proiekzioetara 15,60 euroan joateko aukera emango diguna.

Asteko zine eskaintza bihar hasiko da zineklubarekin. Saio horretan, jatorrizko bertsioan, Antoine Barraud zuzendariaren ''Madeleine Collins'' zinta ikusi ahal izango dugu, azpitituluekin. Filmak Suitza eta Frantzia artean bizitza bikoitza duen Judith emakumearen istorioa kontatzen du. Bi bikote eta biekin seme-alabak baititu. Gezurrez eta sekretuz egindako oreka ahul hori, hautsi egingo da. Ostegun honetan 20:30etatik aurrera.

Atal komertzialari dagokionez, larunbatean eta astelehenean, Bernard Storak zuzendutako ''El caso Villa Caprice'' filma ikusi ahal izango dugu. Filmak ospe handiko abokatu baten istorioa kontatzen du, enpresari boteretsu baten kasua onartu ondoren bizitza aldatuko zaiona. Proiekzioak larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean izango dira, hurrenez hurren.

Asteburu honetako bigarren proposamen komertziala Simon Kinbergek zuzendutako "Agentes 355" filma da. Espioien eta inteligentzia-agentzien filmen ingurukoa; bidegabeko eskuetan arma sekretua edukitzeak, misio hilgarri eta zorabiagarri bat eragingo du. Igandean eta asteartean ikusi ahal izango dugu, 19:30ean, eta astelehenean, 20:30ean, hurrenez hurren.

Azkenik, ikusle gazteenek ''Ilargirantz'' euskarazko zinta ikusteko aukera izango dute igandean, 17: 00etan. Ilargirako abentura baten animazioa.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean