‘Ganbara', familia osoarentzako bidaia emozionala baserri mundura

03.02.22
Ermua Antzokia

Markeliñe antzerki taldeak Ganbara antzezlana aurkeztuko du larunbat honetan Ermua Antzokian.

Ganbara lanak baserri mundu baten oroitzapenak berreskuratu nahi ditu antzerkiaren ikuspegitik. Burujabetasunak lana sortzen zuen bizitzeko modu bat, non etxea (pertsonak, uzta eta animaliak harmonian bizi ziren bizitzako eta laneko batasun espazioa) identitatearen ikono nagusi gisa agertzen den. Emakumeak baserriko ezinbesteko zutabe gisa duen balioa nabarmentzeko eta ohoratzeko ahalegina da ere.

Obra honetako protagonista familiaren baserri zaharrera itzultzen da, saltzeko asmoz. Ganbaran sartzean, antzinako babesleku eta jolasen labirintoan, erdi lotan zeuden sentsazioak, jadanik gurekin ez daudenen oroitzapenak eta baserri munduko soinuak pizten dira. Ondarea galtzeko beldurra sortzen da, izan ginenaren, garenaren oroitzapena galtzeko beldurra. Sustraietara egindako bidai emozional honetan, iragana gogoratuko dugu, etorkizunari aurre egiteko.

Ganbara larunbat honetan antzeztuko da, otsailaren 5ean, 17:00etan. Sarrerak 4 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken webgunean, eta egun berean erosi ahal izango dira Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean