Shinovak sarrera guztiak saldu ditu Ermuan 'La buena suerte'rekin

08.02.22
Ermua Antzokia

Shinova talde berriztarra ostiralean, otsailak 11, izango dugu Ermua Antzokian La buena suerte bere azken lana aurkezteko. Nahiz eta garai zailetan aterako diskoa izan, inoiz baino poz handiagoa ematen ari zaio taldeari, sarrera agortuen kartela eskegi baitu Antzokian.

Duela sei urte, Gabriel de la Rosak (ahotsa), Daniel del Vallek (gitarra), Erlantz Prietok (gitarra), Ander Cabellok (baxua) eta Joshua Froufek (bateria) bidaia bat hasi zuten Volver (2016) taldearen laugarren diskoarekin, eta estatu osoan ezagutara eman zen. Bi urtez areto eta jaialdietan zehar ibili ondoren, Cartas de navegación (2018) iritsi zen, bidaiatzen eta publikoarekin konektatzen jarraitu ahal izateko.

Mundua pandemian bete-betean murgildu baino lehentxeago, Shinovak 11 abesti grabatu zituen Sonoboxen, Madrilen, urte hauetan lagun izan dituzten pertsonengandik inoiz baino gertuago egoteko. Abesti horiek La buena suerte (2021) diskoan bildu ziren, eta izenari ohore eginez, albumak arrakasta handia ekarri dio talde bizkaitarrari.

Shinovaren rock alternatiboa entzungai izango da ostiral honetan Ermua Antzokian 20:30etik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean