Gaztetxoei ipuinak ingelesez kontatzeko ‘Story Time' saioa prest

08.02.22
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak ingelesezko ipuin-kontaketa jarduerei jarraipena emango die aste honetako larunbatean, otsailaren 12an. Story Time zikloko aurtengo lehen jarduera izango da. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Saioaren izenburua ''Misterious Creatures'' da eta 4 eta 9 urte bitarteko haur gaztetxoei zuzenduta dago. Kontatzailea Hannah Berry izango da.

Story Time saio hauen helburua ahozko tradizioaren bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzea da, baita ingelesa modu ludiko batean ikastea sustatzea ere.

Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da 17:30etan eta sarrera doakoa da. Joan ahal izateko, beharrezkoa da plaza erreserbatzea; 943 17 92 12 telefonora deituta, WhatsApp bat bidalita https://wa.me/34943179212 helbidera edo posta elektroniko bat biblioteca@udalermua.net helbidera haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea 6 urtetik gorako haurrentzat, eta gomendagarria da adin horretatik beherakoentzat erabiltzea, COVID-19aren aurkako prebentzio- eta babes-neurri gisa, bertaratzen diren guztientzat.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez