210 zuhaitz berri landatzea, 2022ko Zuhaitz Egunaren helburua

14.02.22
Gizartea

Artarrai Mendi Taldeak Zuhaitz Egunaren XI. edizioa ospatuko du igande honetan, otsailak 20. Irteera 10:00etan izango da Orbe Kardinalaren plazatik, eta Torreta Etxearen atzetik Joxiora iritsiko dira parte-hartzaileak. Lursaila San Lorentzoko ur-biltegi zaharretik gertu dago, eta jarduerarako egokitu da.

Bertan, zuhaitzak eta aitzurrak banatuko dira parte-hartzaileen artean, eta zuhaitzak landatzeko jarraibideak emango dira.

Guztira 210 zuhaitz landatzea espero da: 40 lizar, 7 arte, 160 pago eta 3 hurritz. Zuhaitz bakoitzak bere babesgarria izango du, eta elkarrengandik ondo aldenduta egongo dira.

Artarrai Mendi Taldeak gure ingurunea eta natura zaintzen lagundu nahi duten guztiei parte hartzeko deia egiten die.

Zuhaitz Egunaren helburua herritarrak gure ingurunea zaintzeko eta biodibertsitatea babesteko beharraz kontzientziatzea da. 2011n egin zen lehen ediziotik, hogei espezie baino gehiagoko mila zuhaiztik gora landatu dira, hala nola haritzak, pagoak, gereziondoak, urkiak, intxaurrondoak, hurritzak, gurbitzak eta lizarrak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ezazu Artarrairen bloga edo idatzi mezu bat artarrai@euskalmet.net helbidera.

Sakatu hemen aurreko edizioko irudiak ikusteko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu