Herriko merkatariek 'aukeren azoka' egingo aste honetan

14.02.22
Gizartea

Gure herriko dendek ''azoka'' egingo dute aste honetan, eta denboraldiko generoan deskontu handiak eskainiko dituzte gaurtik hasi eta ostiralera bitartean. Azoka irekia da eta bertan Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteko (EMOE) kide diren saltokiek zein ez direnek parte har dezakete. Hogeita bi dira, jada, parte hartzeko erabakia hartu eta izena eman dutenak. Azoka egunetan denda bakoitzean produktuak aurkeztu eta eskainiko dituzte hainbat sektoretako establezimenduak, areto edo gune batean bildu gabe, pandemiaren aurretik egiten zuten bezala. Parte hartzen duten dendek kanpo aldean jarritako bereizgarri batekin iragarriko dute.

Ermuko moda, oinetako, osagarri, dekorazio eta kiroletako 22 saltokik hartuko dute parte, besteak beste, otsailaren 14tik 18ra egingo den azoka horretan. Deskontuak eta eskaintzak Esteban Vieco, Quetzal, Cocoliso, Gauzak, Zapatxiki, Izagirre, Guipur, Sferico, Gemma, Dulce Peques, B de Dios, Munay, Izarbi, Kokko, Eva, El Baúl, Goien, Sagardui, Nane, Itze eta Mañen aurkituko ditugu.

Gainera, erosketak Ermua Merkataritza Gunea txartelarekin egiten dituzten bezeroek azokan erabiltzeko erosketa-txekeak lortu ahal izango dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz