‘Arratsaldean kontu kontari’ ipuin saioa larunbatean

15.02.22
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak euskarazko ipuin-kontaketa saio berria antolatu du, Arratsaldean kontu kontari zikloaren barruan, otsailaren 19rako, larunbata.

Flobin ipuin motzekin du izena ipuin saioak, eta 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Xabier Flamarique kontalariak dinamizatuko du saioa.

Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, baina bertaratu ahal izateko, aldez aurretik tokia erreserbatu behar da 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz edo helbide elektroniko bat biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Covid-19a prebenitzeko neurri gisa, 6 urtetik gorako haurrentzat nahitaezkoa da maskara erabiltzea, eta adin horretatik beherakoentzat maskara erabiltzea gomendatzen da, haiek eta gainerako haurrak babesteko neurri gisa.

Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira
Imagen
12.02.26
Tailerrak, zozketak eta erakusketak ardatz izango dira komikiaren hiruhilekoan

Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa