BI-3344an bide-marrak eta hainbat seinale berritzeko lanak

17.02.22
Hiritarren Segurtasuna

Herritarren Segurtasunerako Alorrak BI-3344 errepidearen (634 errepidea ohia) bide-markak berritzeko eta, horri esker, oinezkoen eta auto-gidarien segurtasuna handitzeko lanak koordinatzen ditu egunotan. Pintura-lan horiekin batera aurreikusita dago, halaber, hondatutako hainbat seinale bertikal ordeztea eta seinale berri batzuk jartzea.

Aste honetan bertan hasiera eman zaie lanei, zereginak datorren astera arte luzatuko direlarik. Lan horietan, bidearen lerroak (tartea eta ertzak) birmargotuko dira, baita bere ibilbidean zehar dauden zebrabideak ere. Bide-marra horiek oso higatuak zeuden klimatologiaren eta erabilera intentsiboaren eraginez, egunero ibilgailu asko ibiltzen baitira bidetik.

Berritze lanek udalerri osoa zabalduko dira, eta fasetan egingo. Lana herriaren erdialdean hasi da, gero herriguneko beste kale batzuetara eta auzoetara zabalduko direlarik. Bide-segurtasunarekin zerikusia duten alderdiak aldizka aztertzen eta ikuskatzen dituen alorrak markak berritzea erabaki du, neguaren azken txanpa honetan hobeto ikusterik izan ditzagun.

Fase hori amaitu ondoren, herri osoko seinaleak berrikusteko lanarekin jarraituko dute, horien egoera aztertzeko eta, horren arabera, lehentasunak eta horiek inguruan eta behar dituzten elementuetan egiteko modua ezartzeko. Egutegian programatutako plangintza bat proposatuko dute hurrengo jardueretarako.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean