Antzokiak hiru drama eta filma fantastikoaz amaiera emango dio otsaileko zine programazioari

23.02.22
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak lau film berri eskainiko dizkigu aste honetan, otsaileko programazioari amaiera emateko. Eskaintza ostegunean hasiko da, zineklubaren emanaldiarekin. Bertan, Tatiana Huezo zuzendariaren ''Noche de fuego'' film luze mexikarra ikusi ahal izango dugu. 2021ean estreinatutako drama da, 110 minututan garatzen dena eta Canneseko eta Donostiako jaialdietan aipamenak eta sariak jaso dituena. Olak Irlandara bidaiatzen du bere aitaren gorpua berreskuratzeko, eraikuntzan izandako istripu batean hil baita.Gazteak interes handiagoa du jakiteko ea aitak dirua aurreztu zuen agindu zion autoa erosteko, gorpua aberriratzeko baino. Ostegunean, 20:30ean.

Larunbatean eta astelehenean Emmanuel Carrèrre zuzendariaren ''Ouistreham'' tituluko filma ikusi ahal izango dugu. 2021ean estreinatutako drama da, 107 minutukoa, azken Zinemaldian publikoaren saria jaso zuena. Idazle ezagun batek lan ezegonkortasunari buruzko liburu bat idaztea erabakitzen du, errealitate hori bertatik bertara biziz. Horretarako, bere nortasuna ezkutatu eta garbitzaile lana lortu zuen Normandiako herri batean. Larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean.

Asteburuko bigarren proposamen komertziala Kenneth Branagh zuzendariaren ''Belfast'' izango da, igandean 19:30ean eta asteartean, martxoaren 1ean, 20:30ean ikusterik izango duguna. Haurtzaroa eta familia jorratzen dituen beste drama bat da. Gidoi onenaren Urrezko Globoa eta 7 izendapen jaso ditu Torontoko jaialdian (Kanadan). 60ko hamarkadaren amaierako Ipar Irlandako iskanbiletan girotutako filma da, eta Buddy gazteak langileen borrokako, aldaketa kultural erradikaletako eta indarkeria sektarioko paisaia batean nabigatzen ari dela bizitakoa kontatzen du.

Azkenik, igandean, gazteentzako saioan, ''Cazafantasmas. Más alla'' zinta ikusi ahal izango dugu. 124 minutuko ekoizpen iparramerikarra, fantasiazkoa. Ama eta bere bi semeak hiri txiki batera iristen direla kontatzen du. Bertan, jatorrizko kazafantasmekin duen lotura eta aitonak utzitako ondare sekretua ezagutuko dituzte.

Informazio gehiago Ermua Antzokiaren mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean