Txani Rodriguez Euskadi Literatura Sariaren irabazlea asteleheneko irakurketa klubean izango da

25.02.22
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak gaztelerazko irakurketa klubeko saioa antolatu du astelehen honetarako, otsailak 28. Ez da bilera arrunta izango, ordea: irakurleen ondoan izango da Txani Rodriguez idazlea, saioaren ardatz izango den Los últimos románticos liburuaren egilea.

Eleberri honek 2021eko Euskadi Literatura Saria jaso berri du, eta "xehetasunari adi dagoen eta erritmo narratibo bikaina duen lan zorrotz" gisa aurkezten da, ahots fresko, original eta propioarekin.

Txani Rodríguez Hernández Laudion jaio zen 1977an. Kazetaria, gidoilaria eta idazlea da, lau eleberriren egilea: Lo que será de nosotros, Agosto eta Si me quieres, lehen aipatutako Los últimos románticos nobelaz gain. Kontakizun bilduma bat eta bost komiki ere argitaratu ditu. Rodriguezek hainbat komunikabidetan kolaboratzen du, Radio Euskadiko Pompas de papel programako lantaldeko kide da eta erregulartasunez argitaratzen du El Correo egunkariko Territorios gehigarrian. Sormenezko idazketa irakaslea da Bartzelonako Ateneun eta Bilboko ALFA Literatur Elkartean. Gainera, literatur lehiaketa ugaritako epaimahaikide izan da, baita irakurketa-klubetako, jardunaldietako eta aurkezpenetako ohiko moderatzailea ere.

Seix Barralek argitaratutako Los últimos románticos lanak Irune, Bilbotik gertu dagoen herri industrial batean bizi den ia berrogei urteko emakumea, du protagonista. Segurtasunik gabea, bakartia eta apur bat maniatikoa, bere harremanak lankideetara, nolabaiteko adiskidetasuna duen auzokide batetara, eta hartu nahi ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzeko deitzen dion Renfeko operadore batera mugatzen dira. Nola jakin gabe, Irune lan-gatazka batean sartuko da, eta bere bizitzak bira emango du, agian jakin gabe, espero zuen aukera eskainiz.

Eleberri honek bakardadeaz, elkartasunaz, Euskadiko industria-birmoldaketaz eta bizitzak berriro hasteko ematen dizkigun aukerez hitz egiteko aukera ematen digu.

Txani Rodríguez idazlea ezagutu eta berarekin hitz egin nahi duten guztiek topaketara joateko aukera izango dute, nahiz eta irakurketa-klubean izena emanda ez egon. Bilera astelehenean, hilak 28, arratsaldeko 19:00etan izango da Lobiano Kultur Guneko auditorioan. Slawka Grabowska arduratuko da saioa dinamizatzeaz eta moderatzeaz.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo