Maiatzaren 31ra arte GLLak izapidetzeko aukera; hiru hilabete

28.02.22
Gizartea

Ermuko Udalak gaur ireki du 2022ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) izapidetzeko epea. Prestazio ekonomiko horiek helburu jakin baterako dira, eta gastu espezifikoak estaltzera bideratuta daude, hala nola hipoteka, alokairua, etxebizitzaren mantenua, oinarrizko etxetresna elektrikoak konpontzea/erostea, altzariak erostea eta oinarrizko beharrak estaltzea, hala nola elikadura, betaurrekoak/audiofonoak erostea eta adinez txikientzako hortz-klinikako gastuak. Laguntzak bi hilabetetan eskatu ahal izango dira; otsailaren 28tik maiatzaren 31era bitartean.

Laguntza ekonomiko horien helburua da gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei aurre eginez, baliabide nahikorik ez duten pertsonen eta familien gizarteratzea erraztuz edo ahalbidetuz

2022. urtean, familia-unitatearen osaeraren araberako urteko diru-sarreren muga edo gehienezko kopurua ondorengo taulan zehazten da:

  Kide 1 2 kide 3 kide
Familia-unitate orokorrak  14.078,70 € 18.078,48 € 19.998,36 €
Familia-unitate pentsiodunak  16.153,20 € 20.191,50 € 21.807,00 €

Muga horiek handitu ahal izango dira errentak lanetik badatoz, Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemak hobaria ematen baitio enplegua bilatzeari.

Deialdian parte har dezaketen familia guztiak informatu ahal izateko, Gizarte Ekintza sailak informazio-oharra prestatu eta jarri du udalerriko atarietan. Horrez gain, deialdian parte hartzeko kontuan hartu beharreko alderdi orokorrak zehazten dituen argitalpena postontzietara banatu du.

Xehetasun gehiagorako, webgune korporatibo honetan eskaintzen dugun herritarrentzako informazio-orria kontsulta daiteke. Eskaerei buruzko zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko, gizarte-langile batekin hitzordua eska daiteke udaleko gizarte-zerbitzuetan, 943 17 91 61 eta 943 17 91 62 telefonora deituz.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du