Zelaietaren 'Residencias S.A.' liburua aurkeztuko da Lobianon

02.03.22
Gizartea

Ermuko IU-Ezker Anitzak ''Residencias, S.A. El negocio de los cuidados en Euskal Herria'' (Txalaparta argitaletxea, 2021) Ahoztar Zelaieta kazetariaren liburua aurkezteko ekitaldia antolatu du. Martxoak 3ko ostegunean egingo da aurkezpena, Lobiano Kulturguneko auditorioan, arratsaldeko 7etatik aurrera. Julen Dominguez zinegotzi eta Elkarrekin Ermuko bozeramaileak aurkeztuko eta moderatuko du ekitaldia. Sarrera doakoa da edukiera bete arte eta Covid-19aren pandemiaren gomendio orokorrak errespetatuko dira.

Liburu berri honetan, Zelaietak euskal egoitzen pribatizazio-prozesuari heltzen dio, eta adinekoen zaintzaren sektorean nor den nor identifikatzen du. Egoitza bateko egunerokotasunean barneratzen da, greba bidez beren lan-baldintzak eta zaintzen dituzten pertsonen duintasuna defendatu dituzten zaintzaileei eta gerokultoreei ahotsa emanez.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz