Go!azen 8.0 musika ikuskizunaren bi emanaldian zapatuan

03.03.22
Ermua Antzokia

Glu-Gluk Goazen 8.0 musika ikuskizunaren kontzertua eskainiko du larunbat honetan, martxoak 5, Ermua Antzokian, emanaldi bikoitzean arratsaldeko 4etan eta 6etan, hain zuzen ere. Sarrerak ia agortuta daude, hasierako datan guztiak saldu ziren eta atzerapenaren ondorioz itzulitako batzuk gera daitezke.

"Goazen 8.0" ikuskizuna urtarrilaren 3rako iragarrita zegoen arren, atzeratu egin behar izan zuen Eusko Jaurlaritzak abenduaren 28an argitaratutako Dekretuaren eraginez. Dekretu horrek hainbat neurri murriztaile ezartzen ditu COVID-19a prebenitzeko eta hedatzea mugatzeko, eta, horien artean zehazki, edukiera %60raino mugatzen du mota guztietako establezimenduetan eta barne-esparruetan.

Sinopsia

"Lagunak" udako kanta aurkeztu ondoren, Goazen telesaileko protagonistek kontzertu bira berri bat hasiko dute aurten.

Pertsonaia ezagunak eta berriak elkarrekin arituko dira denboraldi ezberdinetako kantak eskainiz.

Kontzertu bakoitza ezberdina izango da, protagonistak aldatuko dira, eta emanaldi bakoitzean eskainiko duten abesti zerrenda ere, aldatzen joango da.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean