Otsaileko komiki dedikatuaren irabazlea
Ermuko Udal liburutegia bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa sustatzeko lanean ari da. Horrela, egileak eskainitako komiki baten zozketa egiten ari da hilero, genero horretako irakurketak maileguan eraman dituzten pertsonen artean.
Otsaileko zozketan, Ainara Peña izan da irabazlea, eta Mamen Moreu egileak eskainitako Desastre komikia jaso du sari gisa.
Desastre obra feminista da, umore sozialekoa, Astiberri argitaletxeak kaleratua. Protagonista Berta da, bizitza aspergarria duen 35 urteko emakumea. Egun osoa umore txarrez ematen du, bere bizitza soziala penagarria da, eta porrot egitear dagoen lurrindegi-kate batean egiten du lan.
Komikien hileroko zozketa Udal liburutegiak antolatzen duen irakurzaletasuna sustatzeko programaren parte da. Egitarau berean sartzen dira instalazioen sarreran muntatu den nobedadeen erakusketaria, martxoan zehar ikastetxeetan garatuko diren komikien ilustrazio tailerrak, komiki lehiaketa eta Euskal komikia 1975etik erakusketa, Lobiano Kultur Guneko Erakusketa Aretoan ikusgai egongo dena martxoaren 14tik 25era.
Zatoz liburutegira eta deskubritu genero literario hau!
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat