'Covid garaiko bizikidetza'ri buruzko hitzaldia antolatu du Bidari elkarteak

10.03.22
Gizartea

"Bidari" elkarteak hitzaldi bat antolatu du, "Bizikidetza Covid-19aren garaian" izenburupean. Pandemian zehar aurre egin behar izan diogun gaietako bati helduko dio. Datorren astelehenean, martxoak 14, arratsaldeko 18: 30etan izango da Gaztela eta Leongo Kultur Elkartearen egoitzan. Eider Perez psikologoak hitz egingo du, giza harremanei buruzko master tituludunak. Sarrera librea eta doakoa da.

Ermuko urritu fisiko eta/edo organikoak biltzen dituen elkartea da Bidari. 1994an sortu zen, eta ordutik lanean ari dira urritu fisikoa eta/edo organikoa beste eragile bat izan dadin gizartean. Horretarako, haien laneratzea eta gizarteratzea lortzeko beharrezkoa den informazio eta kudeaketa guztia ematen ahalegintzen dira. Gainera, kudeaketetan eta dokumentazioa izapidetzen laguntzen dute, hala nola, ibilgailua erosteko minusbaliotasun-ziurtagiria, etab. Gaur egun, Bidari pertsonaren garapen osora eta, bereziki, elkartekideen artean kirola sustatzera bideratuta dago.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz