Aste honetan euskarazko ipuin kontatze saio berria: ‘Arratsaldean kontu kontari’
Aste honetan udal liburutegiak antolatzen duen ipuin kontaketa euskaraz edukiko dugu, "Arratsaldean kontu kontari" saioa. Larunbatean, martxoaren 19an, izango da, arratsaldeko 5 eta erdietatik aurrera, Lobiano Kulturgunean. Sarrera librea eta doakoa bada ere, aldez aurretik izena-eman behar da. Ipuin saioaren izenburua "Hugo eta piratak" da eta 3 eta 8 urte bitarteko umeentzat da aproposa. Ipuin kontalaria Lur Usabiaga izango da. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.
Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da. Sarrera doakoa da. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu behar da plaza 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo helbide elektroniko bat, biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
COVID-19a prebenitzeko, nahitaezkoa da maskara erabiltzea 6 urtetik gorako haurrentzat eta gazteago direnentzat ere gomendagarri erabiltzea, norbanakoaren babeserako eta guztion mesede eta segurtasunerako.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"