Laburbira, drama bat, komedia bat eta akziozko beste bat, asteko zinemaren proposamenak

16.03.22
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak aurrera jarraituko du martxoko zine programazioarekin. Asteko eskaintza ostegunean hasiko da, aste honetan zineklubean ''Laburbira'' jaialdiaren euskarazko laburmetraiak ikusgai izango ditugu. 2022an Laburbira euskarazko film laburren zirkuituak XIX. edizioa beteko du. Proiektu honen helburua sortzaileen lanak ezagutaraztea da, euskaraz ekoizten jarraitzeko eta publikoari hemen sortutako zinemaz gozarazteko. Aurten bederatzi lan aurkeztuko ditu, ostegunean Ermua Antzokian zortzi eta erdietatik aurrera ikusi ahal izango ditugunak. Horien artean denetarikoa, eduki zein estiloz; gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu.

Zine komertzialaren atalean, datorren larunbatean eta astelehenean, Michael Showalterrek zuzendutako 2021eko ''Los ojos de Tammy Faye'' filma ikusi ahal izango dugu. 70eko hamarkadan kokatutako drama biografikoa da, 126 minutukoa, Jessica Chastain protagonista duena. Filma aktore onenaren eta makillaje onenaren Oscar sarietarako izendatuta egon zen. Larunbatean zazpi eta erdietan eta astelehenean zortzi eta erdietan.

Bigarren proposamen komertziala, berriz, honako hau da: ''Competencia oficial'', iaz estreinaturiko lan espainiarra. Zinean zineaz mintzatzen den ekoizpena. Aktoreen artean, besteak beste, Antonio Banderas, Penelope Cruz, Oscar Martínez eta Carlos Hipolito daude. Garrantzi eta prestigio sozial bila, enpresari aberats batek arrastoa utziko duen film bat egitea erabakiko du. Horretarako, onenak kontratatzen ditu: Lola Cuevas (Penelope Cruz) zinegile ospetsuak eta bi aktore ezagunek osatutako izar taldea, talentu izugarriaren jabeak, baina ego are handiagoarekin. Larunbatean zazpi eta erdietan eta astelehenean zortzi eta erdietan.

Azkenik, igande arratsaldeko 5etan, haur eta gazteentzako saioan, Super…¿Quién? akziozko filmaz gozatu ahal izango dugu. Superheroien parodia bat. Cedric aktore gisa ateratzen saiatzen da, baina porrotera bideratua dirudi. Ez du dirurik eta neska-lagunak utzi egin du. Aitak, arrebak eta lagunik onenek ere ez dute berarengan konfiantza handiegirik. Azkenean protagonista izateko papera bat lortzen duen arte: "Badman" superheroia izango delarik.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan