Ermua-Mallabia OLHko institutua Abian azokan izango da

21.03.22
Hezkuntza

Eibarko Ipurua estadioko aparkaleku estalian egingo da Abian Debabarrenako Lanbide Heziketaren Azoka, asteartean, hilak 22, hasi eta ostegunera arte. Debabarreneko zortzi Udalek eta Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziak elkarlanean antolatutako bi urtean behingo ekimenak zortzi ikastetxe eta DBHko eta Batxilergoko 700 ikasle baino gehiago bilduko ditu bosgarren edizio honetan.

Abian azokaren ordutegia 10:00etatik 14:30era da asteartetik ostegunera. Gainera, asteazken arratsaldean ere zabalik egongo da, 16:00etatik 18:00etara.

Ekimen honen helburua Lanbide Heziketa sustatzea eta Debabarrenaren kalitatezko prestakuntza-eskaintza zabala ezagutaraztea da, enpresen benetako beharretara egokitutako kualifikazio-aukera gisa. Azokara hurbiltzen diren DBHko eta Batxilergoko ikasleek lehen eskuko informazioa lortu ahal izango dute ikastetxeen partetik, eta, horri esker, hobeto erabakiko dute zer ikasketa egin etorkizun hurbilean.

Era berean, azokak inguruko enpresek beren beharretara egokitutako ezagutza eta gaitasun tekniko-teknologikoak dituzten pertsonak izan ditzaten lagundu nahi du.

Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak Abian ekimenean parte hartuko du Armeria Eskola, IMH Campus, Meka Lanbide Eskola, Uni Eibar-Ermua, Kardala Akuakultura Eskola, Mutrikuko Institutua eta OLHUI Eibarrekin batera. Ikastetxe bakoitzak bere standa edo erakustokia izango du, eta bertan erakutsiko ditu zuzenean bere espezialitateak eta lanbide-familiak.

Ermua-Mallabia OLHUIk hiru espezialitate eskaintzen ditu gaur egun: ibilgailuen mantentzea, metalezko elementuen fabrikazioa eta ile-apainketa eta estetika. Horietan guztietan lanbide prestakuntza eskaintzen zaie 15 eta 17 urte bitarteko neska-mutilei, eta aukera ematen zaie ikasketekin jarraitzeko erdi-mailako heziketa-ziklo batean, modulua amaitzean zuzenean sartzen baitira. Bestalde, gazteen heldutasuna sustatzen da garapen pertsonal eta profesionalerako.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte