'Kuikui' ikuskizuna estreinatuko dute Antzokian Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

22.03.22
Ermua Antzokia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots hirukotea ostiral honetan -martxoaren 25ean- Ermua Antzokira buelktatuko da, ''Kuikui'' ikuskizun berria aurkeztera. Pailazoek bi saio eskainiko dituzte Ermuan, arratsaldeko 5etan eta 7etan, eta ia ez da sarrerarik geratzen emanldi bikoitza izan arren. Geratzen direnak aldez aurreko salmentan eros ditzakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta bere orotariko kutxazainen sarean.

Kuikui ikuskizuna

Hegan, urrutira begiratuta, hara non balea topatuko dugun sudurgorriok, plastikoz betea, Txo Mikmak indio txikiarekin eta pinguinoarekin batera hurbildu dena itsasertzera.

Eta Tider migrantea, Baionarako bidean, Bidasoan, hontza mugalariaren laguntza aurkituko duena.

Eta azkenik Ilargi baserritarra, bere oiloarekin datorrena. Margarita txitatzen ari den arraultzetik jaiotzear da txitakolorea, munduari oparituko dizkiona bere koloreak… ''Kuikui'' txita jaioko da eta denok kantatuko diogu ''Kuikui'' munduari, trinoa euskaraz, munduko txorien kantuen sinfonian bat gehiago. Kui Kuikui!

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu