‘Story Time’ Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Apirilaren 2an jaio zen Hans Christian Andersen daniar idazlea, Ahatetxo itsusia edo Sirenatxoa bezalako ipuin ezagunen egilea. 1967tik, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko aukeratutako eguna da. Urteurren hori gogoratzeko, Ermuko Udal liburutegiak Story Time ingelesezko ipuin-kontaketa saioa antolatu du larunbaterako.
Hannah Berry kontalariak dinamizatuko du Light and dark izeneko saioa, 4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendua.
Ipuin kontaketa saioaren helburuak ahozko tradizioaren bidez irakurzaletasuna sustatzea eta ingelesa modu ludiko batean ikastea dira.
Jarduera 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da 943 17 92 12 telefono zenbakira deituta, WhatsApp mezua bidalita https://wa.me/34943179212 edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzita eta haurraren izen-abizenak eta adina zehaztuta. Tokiak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
Covid-19a ekiditeko babes neurri gisa, 6 urtetik gorako haurrentzat derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea. Adin horretatik beherakoentzat, ezinbestekoa ez den arren, erabilera gomendatzen da, euren burua eta gainerako haurrak babesteko neurri modura.
Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo