‘Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin’ proiektua, Hiri Agendako jardunbide egokien katalogoan
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak eta Nafarroako Unibertsitateak Jardunbide Egokien katalogoa argitaratu dute, Espainiako Hiri Agendan ezarritako helburuen esparruan. Argitalpen honek 66 esperientzia biltzen ditu, horien artean Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin proiektua.
Katalogoak ezagutza-trukea sustatzeko esperientziak azaltzen ditu, hainbat udalerritan arrakastaz abian jarri diren plan, jarduera eta proiektuen benetako adibideekin. Horiek guztiak, gainera, bat datoz Hiri Agendak sustatzen dituen helburu estrategikoekin.
Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin proiektua 2016an sortu zen, komunitate-bizitzan adinekoen erabateko parte-hartzea sustatzeko eta zahartze osasuntsu eta aktiboa bultzatzeko helburuarekin. Ekimena lan-talde eragileak osatzen du, non 13 adinekok, ordezkari politiko batek eta Udaleko bi teknikarik parte hartzen duten. Talde hori hiri-eraldaketarako neurriak eta proposamenak zehazteaz arduratzen da.
2021ean, talde eragileak 70 ekintza eta hobekuntza-proposamen baino gehiago aurkeztu zituen, udalerria pertsona guztien gozamenerako leku atseginagoa eta eskuragarriagoa izan zedin. Ekarpen horiekin guztiekin, behin betiko Ekintza Plana prestatu da. Plan horren bidez, herritarren erronkak eta beharrak identifikatu nahi dira, hiriaren baldintzak hobetzeko. Horrela, adineko pertsonen zahartzea modu aktibo eta osasungarrian garatzea sustatuko duen ingurune bat sortu nahi da. Ermuko eta inguruko lurraldeko hiri-elementu asko beste testuinguru demografiko batean eta beste testuinguru demografiko baterako sortu zirela aitortuz. Horrela, proiektu honek hiria birpentsatu eta berrikusi nahi du, adineko pertsonen gaitasuna eta, beraz, ongizatea eta ekarpena sustatzeko.
Proiektuari buruzko informazio osoa ikus dezakezu katalogoko 94. eta 95. orrialdeetan.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian