‘Arratsaldean kontu kontari’ Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Egunean
Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean kontu kontari euskarazko ipuin kontaketa saio berezia antolatu du apirilaren 23rako, Liburuaren eta Egile Eskubidearen Nazioarteko Eguna dela eta.
Liburuz blai izenburua du saioak, eta 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Sergio de Andres ipuin kontalariak dinamizatuko du jarduera, apirilaren 23an, 17:30ean, Lobiano Kultur Gunean.
Sarrera doakoa da, baina bertaratu ahal izateko, beharrezkoa da apirilaren 19tik aurrera izena ematea liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp bidez edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira, eta bertaratutakoei garaiz joateko eskatzen zaie, etenaldiak saihesteko.
Liburuaren eta Egile Eskubidearen Munduko Eguna liburuen eta irakurketaren gozamena sustatzeko ospakizuna da. UNESCOren Konferentzia Orokorrak 1995ean aldarrikatutako data sinboliko hori bat dator William Shakespeare, Miguel de Cervantes eta Inca Garcilaso de la Vega idazleen heriotzarekin, egun berean, 1616an. Egun horretan liburuak eta egileak omentzen dira eta ahalik eta jende gehienarentzat irakurzaletasuna sustatzen da. Muga fisikoak gaindituz, ideiak partekatzeko asmakizunik ederrenetako bat da liburua, eta tresna eraginkorra da pobreziaren aurka borrokatzeko eta bake iraunkorra eraikitzeko.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat