Imagen
Ordutegi luzapena liburutegian ikasturte bukaerako azterketetarako
28.04.22
Udal Liburutegia
Ermuko Udal liburutegiak Covid-19aren pandemiaren aurreko ohiko jarduerari ekingo dio berriro, eta ordutegia luzatuko du maiatzaren 2tik ekainaren 15era, herriko ikasleek ikasturte amaierako azterketak prestatzeko liburutegia erabiltzeko aukera izan dezaten.
Epe horretan, astelehenetik ostegunera 09:30etik 24:00ak arte etenik gabe zabalik egongo da liburutegia. Ostiraletan, ohiko ordutegia mantenduko da eta 09:30etik 20:30era bitartean irekiko dira instalazioak. Larunbat eta igandetan, goizez 09:30etik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara zabalduko dira ateak.
Igande honetan, maiatzak 1, liburutegia itxita egongo da.
Lotutako albisteak
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez