Mara Elorza irabazle haurrentzako III. Komiki Lehiaketan

04.05.22
Udal Liburutegia

Amaitu da haur eta gazteentzako komiki lehiaketaren hirugarren edizioa, eta Ermuko Udalak liburutegiaren bitartez antolatutako lehiaketak 26 lan jaso ditu guztira.

Epaimahaia Kike Infame eta Martin Azpilikueta komikigile adituek eta liburutegiko langileek osatu dute, eta guztien artean Mara Elorza Eskolabarriko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikaslearen Matxismorik ez! lanari eman diote haurren kategoriako saria. Epaimahaiak marrazkiaren kalitatea eta lanaren akabera, narrazio arina eta gure garaiko arazoei modu naturalean heltzeko modua nabarmendu ditu.

Lehiaketaren saria irabazlearentzako marrazki-materiala eta ikasketak egiten dituen zentrorako komiki-sorta dira.

Bestalde, gazteen kategoriako saria hutsik geratu da.

Beatriz Gamiz Kultura eta Berdintasun zinegotziak sari bikoitza eman die Mara Elorzari eta Eskolabarri zentroari astearte honetan ikastetxean bertan.

Haur eta gazteentzako komiki lehiaketa Lehen Hezkuntzako 5. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzenduta dago, Martin Azpilikuetak herriko ikastetxeetan emandako komikien ilustrazio tailerretan parte hartu dutenei, hain zuzen. Lehiaketa Udal liburutegiak duela bederatzi urtetik antolatzen duen literatur genero honen irakurketa sustatzeko urteroko kanpainaren parte da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"