Miguel Ángel Blancoren argitaragabeko bideo bat zabaldu du Udalak

27.05.22
Erakundea

Miguel Angel Blanco zinegotzi ermuarra bahitu eta hil zutela 25 urte beteko dira aurten. Testuinguru horretan, Ermuko Udalak urtebete baino gehiago darama Blanco eta ETAren biktima guztiak omentzeko jarduera-programa zabal bat antolatzeko lanetan, baita askatasunaren defentsan aktiboki parte hartu zuten eragile politiko, sozial eta polizial guztiak omentzeko ere.

Erakunde hau ahalegin handia egiten ari da Miguel Ángel Blancoren bahiketaren eta hilketaren ondorioz duela bi hamarkada baino gehiago jasotako dokumentazio guztia berrikusteko; lan hori ez da batere erraza, udal artxiboan milaka dokumentu, fax, gutun eta bideo baitaude.

Sailkapen-lan honetan, Miguel Angelen irudi argitaragabeak aurkitu dira, Udalaren Osoko Bilkura batean. Bideoan zinegotzia entzuten da, 1996ko martxoaren 27an Cinema Ermuan (egungo Ermua Antzokia) egindako osoko bilkuran parte hartzen. Bilera zinean egin zen, gai-zerrendan proposatutako gaiengatik jende asko bertaratzea espero baitzen.

Izaera historiko handiko dokumentua da, eta, informazio librea bultzatze aldera, bideoa komunikabideetara bidali da doan, haren iturria, udal hau, aipatuz zabaltzeko helburu bakarrarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26