Partaidetza eta sormena, Ermua gazteentzat erakargarriagoa izan dadin
Izarra Centre eraikinak Global Futurizer tailerra hartu du astelehen honetan haur eta gazteentzat. San Pelaio Ikastetxeko ikasleek ideia eta hausnarketen bidez sormena sustatzeko ekimen honetan parte hartu dute, Ermua gazteentzako leku erakargarriagoa izan dadin.
Tazebaez tokiko enpresa arduratu da saioa dinamizatzeaz, eta planteatu diren ideiak edo erronkak Ermua herriaren ingurukoak izan dira, baita gazteak herritarren parte-hartzearen bidez nola integratu daitezkeen ere. Hauek izan dira aurkeztutako hiru ideia nagusiak eta ikasleen proposamenetako batzuk:
- Nola ''gamifikatu'' jarduera fisikoa egiteko tresna edo zerbitzuak: kalea kiroldegi bihurtu; mugikorreko gigak oparitu kirola egitearen truk; deskontuak erabileragatik; errealitate birtualeko zirkuituak; aquagym errekan.
- Nola sustatu tokiko merkataritza digitalizazioarekin: KM0 produktuen kontsumoa sustatzea; aplikazioen erabilera; etxera bidalketa pertsonalizatuak; promozioak pantailetan.
- Digitalizazioak etxebizitzen eboluzioan izan dezakeen eragina: makina saltzaile itxurako hozkailuak; bakarrik egiten diren oheak; hortzak garbitzeko robota; ohe idazmahaia; 3D telebistak; errealitate birtuala etxeetan.
Ideia guztiak saioan zehar egindako horma-irudian islatu dira, eta lerro hauen azpiko irudi-galerian dago ikusgai.
Talde lanaren ondoren, ikasleek emaitzak erakutsi dizkiete Ermuko Udaleko profil teknikoko langileei.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren