712 haurrek gozatuko dute Oporretan jolas jarduerekin

09.06.22
Hezkuntza

Ermuko Udalak Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrentzako Oporretan jolas aisialdi jardueren programa antolatu du. Ekimena ekainaren 27an hasiko da, eta lau astez, guztira 712 pertsonak parte hartu ahal izango dute jolasetan, STEAM tailerretan, kirol jardueretan eta zirku eskolan.

Aisialdiko jarduera hauen helburua haur eta gazteei euskara normaltasunez erabiltzeko aukera emango dien beste esparru bat eskaintzea da.

Izena emateko epea amaitu ondoren, 712 plaza bete dira. Udal honek oso modu positiboan baloratu du ekimen honen harrera, izen emate kopurua aurreko urtekoa baino askoz handiagoa izan baita. Dena dela, ez da zozketarik egin, eta haur guztiek parte hartu ahal izango dute Oporretan jolas saioan. Astean 178 parte-hartzaile, batez beste.

Datozen egunetan, parte-hartzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, posta elektronikoz, programa zehatza, eta bertan azalduko dira oinarrizko oharrak.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako