Irudi digitalari buruzko prestakuntza Ermuko tokiko merkataritzarako

20.06.22
Ekonomi Sustapena

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak merkatuak, hirigune komertzialak, merkataritza ez sedentarioa eta merkaturatzeko bide laburrak bultzatzeko ematen dituen diru-laguntzen onuradun da Ermuko Udala. Laguntza deialdia Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago eta Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen du.

Aurkeztutako proiektua osatzen duten jarduketen artean, merkataritza prestatzera eta gaitzera bideratutakoak daude, eraldaketa digitala eta jasangarria bultzatzeko.

Horretarako, tokiko merkataritza tradizionalaren eraldaketa digitala eta jasangarria lagundu eta indartzen duen prestakuntza-programa bat antolatu da. Programak bost atal edo eduki ditu, eta horien artean irudi digitalera zuzendutako saioak daude.

Prestakuntza horren bidez, merkatariek beren irudi propioa sortu ahal izango dute, eta irudi hori bezeroei begira indartzen ikasiko dute. Gainera, beren presentzia digitala hobetzeko gai izango dira, eduki erakargarriak sortuz.

Prestakuntza Ermuko merkatarientzat bereziki diseinatuta dago, eta ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitartean emango da, 14:00etatik 17:00etara, langileei bertaratzea errazteko.

Ikastaroa guztiz doakoa da, eta izen-ematea formulario honen bidez bete beharko da: https://forms.office.com/r/tb00ZsJT4G

Parte-hartzaileen kopurua ezagutu ondoren, taldeak eta behin betiko ordutegiak antolatuko dira. Horregatik guztiagatik, prestakuntzan lehenbailehen izena ematea gomendatzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi mezu bat pe@udalermua.net helbidera.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik