Liburutegiaren eta Tecnotekaren ordutegiak uztailean eta abuztuan

06.07.22
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak bi asteko itxialdiari hasiera emango dio bihar, uztailak 6, Lobiano Kulturgunean bere zerbitzua eta materialak aldi baterako egokitzeko, Teresa Murgako eraikin finkoan instalazioak handitzeko lanak egiten ari diren bitartean. Bihar zabalik egongo da goizeko 09:00etatik arratsaldeko ordu 2etara eta lau eta erdietatik zazpi eta erdietara bitartean.

Uztailaren 7tik 20ra udal liburutegia itxita egongo da. Eta hurrengo egunetik, uztailaren 21etik abuztuaren 31ra bitartean Lobiano Kulturguneko etxabean eskainiko ditu bere zerbitzuak eta arreta, 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Tecnoteka ordutegi zabalean irekita oporretan

Izarra Centrek uztailean eta abuztuan izango duen Tecnoteka azterketa guneak ordutegi hauek izango ditu:

Uztailean, astelehenetik igandera 8:00etatik 19:45era bitartean irekita. Itxita egongo da hilaren 10eko igandean, eta hilaren 25ean eta 27an, herriko jai egunak direlako.

Abuztuan, instalazioa astelehenetik igandera egongo da zabalik, 08:00etatik 19:45era bitartean.

Irailean astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 08:00etatik 22:45era. Larunbat, igande eta jaiegunetan 9:00etatik 21:45era. Kontutan hartu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez