Liburutegiak ekintzen egitarau berria antolatu du 22/23 ikasturterako

01.09.22
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko eta kultura hedatzeko ekintzek programa berria antolatu du 2022/2023 ikasturte honetarako. Haur, gazte, heldu eta familientzako hainbat proposamen batzen ditu egitarauak, euskaraz, gazteleraz, ingelesez nahiz frantsesez.

Gaur osteguna, hilak 1, zabalduko da ekintza guztietarako izen-emate epea, eta urritik aurrera hasiko dira talde guztiak.

Aurreko ikasturteetan ere astean zehar, astelehenetik ostiralera, burutu diren honako jarduerak hasiko dira urrian: helduentzako euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko, frantsesezko, adimen emozionaleko eta komikien irakurketa klubak; eta 9 eta 11 urte arteko gaztetxoentzako papereko irakurketa taldea.

Bestalde, larunbatetako ekintzei dagokienez, datorren hilean ekingo zaie honakoei:

  • Liburu Baby Kluba, 0 eta 3 urte arteko haurrentzako irakurketa klub eleanitza (euskaraz, ingelesez eta gazteleraz). Heldu batekin batera parte hartuko dute.
  • Leyendo y aprendiendo, 4 eta 8 urte arteko haurrentzako gaztelerazko irakurketa kluba. Heldu batekin batera parte hartuko dute.
  • Liburu Txiki Kluba, 3 eta 5 urte arteko haurrentzako euskarazko irakurketa kluba. Heldu batekin batera parte hartuko dute.
  • Liburu bat, mundu bat, 6 eta 8 urte arteko haurrentzako euskarazko irakurketa kluba. Heldu batekin batera parte hartuko dute.
  • 9 eta 11 urte arteko gaztetxoentzako irakurketa digitaleko taldea.
  • Idazketa sortzailearen gaineko tailerra, gazteleraz, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua. Bertan lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea landuko da norberaren espresioa lortzeko bidean.
  • Olerki tailerra. 16 urtetik gorako olerkizaleek parte hartu ahal izango dute ekintza honetan.

Era berean, urriko asteburuetan hasiko dira haurrentzako ipuin-kontaketa saioak, bai euskaraz – Arratsaldean kontu kontari –, baita ingelesez ere – Story time –. Bertaratu ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.

Informazio gehiago behar izanez gero, jo ezazu liburutegira (egun, Lobiano Kultur Guneko behe solairuan, erakusketa gelan), idatzi biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora edo WhatsApp zenbakira, edo deitu 943 17 92 12 telefono zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo