Hiri Agendaren protokoloetako bat sinatu du Ermuak
Raquel Sanchez ministroa izan da sinadura ekitaldi kolektiboaren buru eta alkateak sinatu du gure herrikoa
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroa den Raquel Sanchez Espainiako Hiri Agendaren ekintza-planak egiteko 81 jarduera-protokolo sinatzeko ekitaldiaren buru izan zen atzo, asteazkena, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) esparruan. Ermuak proiektua aurkeztu zuen eta pilotu hautaturiko udalerri izan zenez, protokoloetako bat sinatu du, Juan Carlos Abascal herriko alkateak.
Ministroarekin batera, David Lucas Hiri-Agenda eta Etxebizitzako idazkari nagusia, Asturias Printzerriko, 72 udalerrietako, bost aldundietako, udalerrien elkarteko, mankomunitateko eta Conselleko ordezkariak izan dira ekitaldi horretan, protokoloa sinatu duten guztiak.
Raquel Sanchezek Hiri Agendaren balioa aldarrikatu du, administrazioen arteko lankidetza eta koordinazioa hobetzen duen plangintza estrategikorako tresna gisa, Bere esanetan lurraldean eragina duten eta herritarren bizi-kalitatean eragin zuzena duten politika publikoei koherentzia handiagoa errazten baitie, nonahi izanik ere.
Era berean, defendatu du hiri-politikak ulertzeko modu berri horrek bultzatzen duela herriei eta hiriei zeharka eta modu integratuagoan begiratzera. Ministroaren ustez, Hiri Agenda tokiko eremura erronka globalak helarazten dituen jarduketa-gida bat da, hala nola klima-aldaketa arintzeko, energia-eraginkortasuna lortzeko, edo desberdintasun sozial eta ekonomikoen aurka borrokatzeko; aldi berean, 2030erako Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeko tresnarik onena da. "Erronka global guztiak tokian tokikotik konpondu behar dira beti", gehitu du.
Europako diru-laguntzak
Toki-erakundeetako zazpik izan ezik, bildu diren gainerako guztiek protokoloak sinatu dituzte, Europako 20 milioi euroko laguntzen onuradun gisa hartutako konpromisoen parte direlako, Espainiako Hiri Agendaren Tokiko Ekintza Planen proiektu pilotuak egiteko, PRTRren 2. osagaian sartuta daudenak.
Irailean zabaldutako laguntzen deialdira 233 proposamen aurkeztu ziren eta horietatik 121 proposamen aukeratu ziren, horien artean Ermukoa. Ministerioak laster amaituko du 121 proiektu horiek Europako funtsekin finantzatzeko prozesua, protokoloa sinatzea barne delarik.
Ministroak eskerrak eman dizkie ekitaldian izan diren pertsona guztiei, Hiri Agenda ezartzeko konpromisoagatik. Era berean, aitortu du toki entitateek ahalegin handia egin dutela deialdiaren epeak eta PRTRren eta Europako ''NextGenerationEU'' funtsen eskakizunak betetzeko.
Ekitaldiari amaiera emateko hitzaldian, ministroak hiriek eta herriek ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-erronka handien aurrean duten protagonismoa nabarmendu du, eredu bidezkoago, orekatuago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiteko.
Testuinguru horretan, Mitma delakoaren arduradunak hiri-agendaren ezarpena aldarrikatu du, baita pertsonak eta ingurumena beren lehentasunen erdigunean jarriko dituzten politikak eta hiri-diseinuak ere, bizi-kalitatea hobetzeko, energia-segurtasuna murrizteko eta hondakinen kudeaketaren eraginkortasuna handitzeko, besteak beste.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere