'Folkez Blai' lehiaketaren hamabigarren edizioa asteburu honetan erabakiko da

09.09.22
Kultura eta Gazteria

Folkez Blai musika lehiaketa gurekin da. Gaurtik igandera bitartean edizioaren emaitza eta sariak erabakiko dira. Udalak XVII. edizioa antolatu du, eta azken fasea gaur hasi eta irailaren 11n, igandean, amaituko da. Aurrez hautatutako sei taldek euren aukerak defendatuko dituzte azken fase honetan, eta zuzenean arituko dira Orbe Kardinalaren plazako kioskoan, beste talde gonbidatu batzuen emanaldiekin.

Lehiaketaren helburua sustraiko musika sustatzea eta folk generoa jorratzen duten musika-taldeentzako hedapen-plataforma izatea da. Epaimahaiak aurtengo ediziorako aurkeztu diren proposamen guztiak aztertu ditu, eta Sheila Patricia (Galizia), The Taverners (Gaztela eta Leon), Batea (Galizia), Trikitrí (Galizia), Algaire (Asturias) eta Kuttune (Euskadi) aukeratu ditu azken faserako.

XVII. Folkez Blai jaialdirako aurreikusitako egitaraua honakoa da:

  • Irailak 9, ostirala
    • 18:30: Sheila Patricia
    • 19:45: The Taverners
    • 21:00: Caamaño & Ameixeiras (Galizia) -Talde gonbidatua, iazko edizioko irabazlea
  • Irailak 10, larunbata
  • Irailak 11, igandea
    • 12:30: ''Matraka Culinary Center'' Trakamatraka (Euskadi) -Artista gonbidatua, familia guztiarentzat kontzertua
    • 12:30: Kalejira Bentazaharreko mutiko alaiak, Foulareda eta Alboka musika eskolako trikitilariekin
    • 18:30: Algaire
    • 19:45: Kuttune

Kontzertuak amaitzean, igande arratsalde-gauean jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia, eta 3.000 euroko lehen saria eta 1.500 euroko bigarren saria emango dira. Gainera, XVII. Folkez Blai irabazten duen taldea gonbidatu gisa arituko da jaialdiaren hurrengo edizioan.

Saririk jaso ez duten talde guztiek 400 euroko diru-laguntza jasoko dute Ermura etortzeak dakartzan gastuak ordaintzeko.

XVII. Folkez Blai jaialdiko kartela

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da