Udako 'Bookface' lehiaketan partze hartzeko azken egunak

13.09.22
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak interesa izan dezaketen pertsona guztiei gogorarazten die oraindik garaiz daudela lehen aldiz antolatu duen "Bookface" udako lehiaketan parte hartzeko.

Adin guztietako pertsonei zuzendutako lehiaketa dibertigarria da, argazkigintza, irakurketa eta sormen dosi batzuk batzen dituena eta argazki bat egitean datza, non aurpegia liburu baten azalean oinarritzen den.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina argazki bidal ditzake eta posta elektronikoz bidali, izena eta bi abizen eta adina adieraziz biblioteca@udalermua.net postontzira edo Whatsapp bidez (https://wa.me/34943179212). Epea irailaren 15ean, ostegunean, amaituko da.

Hiru kategoria ezartzen dira: 14 urtetik beherakoak, 15-30 urtekoak eta 31 urtetik gorakoak. Hainbat sari izango dira, bakoitza liburu sorta batekin eta Antzokiko ikuskizun baterako bi sarrerarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez