Liburutegia irakurketa sustatzeko proiektuarengatik saritua izan da

14.09.22
Udal Liburutegia

Kultura Ministerioaren saria da, ‘María Moliner’ urteroko lehiaketaren baitan

Kultura eta Kirol Ministerioak urtero antolatzen duen María Moliner irakurzaletasuna sustatzeko proiektuen lehiaketak azken edizioaren emaitza ezagutzera eman du. Lehiaketak herritar guztiei zuzendutako irakurzaletasuna sustatzeko proiekturik onenak saritzen ditu, bereziki irakurtzeko zailtasunak dituzten eta 50.000 biztanletik beherako udalerrietako liburutegi publikoek egindakoak. Saria jaso duten 370 zerbitzuen artean Ermuko Udal Liburutegiak aurkeztutako proiektua dago, eta, lortutako puntuazioaren arabera, Estatuko onenetakoa da.

Liburutegiak 2022 honetan aurkeztu duen proiektuaren izenburua honako hau da: liburutegi EMOZIONATZAILEA, jarraitu zaintzen!, eta, besteak beste, jarduera hauek biltzen ditu: familientzako, gazteentzako eta helduentzako irakurketa-klubak, poesia eta idazketa sortzaileko tailerrak, ikastetxeetako gurasoei eta irakasleei zuzendutako prestakuntza-saioak, idazleekin topaketak, komikien irakurketa sustatzeko programa, Ermua Hiria literatura lehiaketa eta rap lehiaketa, aurten estreinaturikoa.

Sari honen zenbatekoa 2.777 € izan da, edozein euskarritan liburu eta aldizkako argitalpen gehiago eskuratzeko erabili behar dena, materialen funtsa aberasteko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez