Izen-emateak zabalik gaztetxoentzako irakurketa klubetan parte hartzeko

15.09.22
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako bi irakurketa klubetan parte hartzeko izen-emate epea ireki du.

Lehenengo taldea paper formatuko irakurketakoa izango da, eta helburua euskaraz nahiz gaztelaniaz irakurtzea atsegin duten lagun taldea sortzea da. Ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurri ondoren, guztien artean komentatuko dira. Gainera, sormenarekin eta literaturarekin zerikusia duten beste ekintza batzuk burutuko dira.

Saioak hileko asteazken batean egingo dira, 17:30etik 18:30era, Lobiano Kultur Gunean. Lehenengo hiru saioak urriaren 19an, azaroaren 16an eta abenduaren 14an izango dira.

Saio gehienetan euskarazko liburuak komentatuko dira, baina gaztelaniazkoak ere izango dira mintzagai. Urriko irakurketa Juan Kruz Igerabideren Euskal herrietako ipuin gaiztoak: maitagarri, amaizun, sorgin eta herensuge izango da.

Onintze Goitiz idazle eta ipuinkontalari bilbotarrak dinamizatuko du jarduera.

Jardueran izena emateko, jo liburutegira, 943 17 92 12 telefono zenbakira deitu, WhatsAppa bidali edo biblioteca@udalermua.net helbidera idatzi izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia, ikastetxea eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa adieraziz.

Plazak mugatuak dira, eta izen-emate ordenaren arabera esleituko dira. Eskaera egiteko eta onartzeko unean urriaren 19ko lehenengo saioan komentatuko den liburuaren ale bat emango da.

Gaztetxoentzako bigarren taldea euskarri digitaleko irakurketa kluba da. Honen helburua partaideen sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia, gaitasun sozialak eta batez ere automotibazioa bultzatzea eta sendotzea dira irakurketa aktibo eta sormen-dinamiken bitartez eta betiko jarduerak eta teknologia berrienak baliaturik.

Saioetan, parte-hartzaileek tablet bana izango dute eskura, liburutegiak eskainita, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide. Modu zabalean landuko da beraz irakurketa testuala nahiz ikus-entzunezkoa, istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.

Irakurketa klub digitala hileko larunbat batean burutuko da, 10:30etik 12:00etara, eta Fernando Morillo idazleak gidatuko ditu saioak. Aurreikusitako datak urriaren 8a, azaroaren 5a, abenduaren 17a, urtarrilaren 21a, otsailaren 25a, martxoaren 18a, apirilaren 29a eta maiatzaren 20a dira.

Jarduera doakoa da, baina parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da urriaren 3a baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefonoan, WhatsAppez (https://wa.me/34943179212)  edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz eta izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data telefono zenbakia eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa zehaztuz.

Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez esleituko dira. Lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko ikasturtean parte hartu ez duten umeek. Onartuen zerrenda liburutegiaren mikrositean iragarriko da urriaren 4an, asteartea, eta izena eman duten guztiei emailez bidaliko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo