90 euro arteko laguntza Ermuko dendetan eskola materiala erosteagatik
Aurreko bi urteetan izan duten harrera ona ikusita, Ermuko Udalak gure herrian eskola-materiala kontsumitzeko laguntzak eskaintzen ditu berriz ere. Horrela, tokiko merkataritzan erosketak sustatzen dira eta ikasturtearen hasieran izan ohi diren gastuak arintzen dira.
Diru-laguntzak 90 eurokoak izango dira gehienez ikasle bakoitzeko, eta Ermuko dendetan 2022ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egiten diren arropa, oinetakoak, kirol materiala, ikasmateriala (testuliburuak izan ezik), material informatikoa, betaurrekoak eta lentillak erosteko gastuak ordaindu ahal izango dira.
Lau laguntza-lerro aurreikusi dira:
- 2020ko urtarrilaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean jaiotako haurrak
- 2006ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitartean jaio diren eta eskolaratuta dauden haurrak
- 1997ko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako ikasleak, ikasketa arautu edo okupazionaletako ikasketak, ikasturtearen iraupen bereko masterrak edo doktoretzak eta helduen hezkuntzako ikastetxe publikoetako (HHE) ikasketak egiten ari direnak. Kanpoan uzten da prestakuntza osagarria (hizkuntzak, informatika erabiltzaile-mailan, gidabaimena, etab.).
- 1997ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako ikasle langabeak, prestaziorik jasotzen ez dutenak eta aurreko blokeko pertsonen ikasketa mota bera egiten ari direnak.
Laguntza hauek jasotzeko, beharrezkoa izango da Ermuan erroldatuta egotea gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik urte bereko abuztuaren 31ra arte. 2022an jaiotako haurren kasuan, nahikoa izango da eskaera egiteko unean Ermuan erroldatuta egotea.
Eskaerak aurkezteko epea zabalik larunbatetik
Interesdunek bihartik (irailak 17) aurrera aurkeztu ahal izango dute laguntza-eskabidea, oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean gaur ostirala argitaratu eta hurrengo egunean sartzen baitira indarrean.
Eskaerak abenduaren 5era arte aurkeztu ahal izango dira Ermuko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (24/7) edo Abiapuntu bulegoan, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara. Instalazioetan itxaronaldi luzeak saihesteko eta erabiltzaileen izapidetzea arintzeko, bide elektronikoak erabiltzea gomendatzen da.
Bete beharreko eskabide-orria egoitza elektronikoan bertan aurkitu ahal izango da, Udal-izapideak – Laguntzak, bekak, diru-laguntzak eta sariak atalean. Dokumentu horrez gain, 90 eurorainoko laguntzak eskuratu ahal izateko, irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean Ermuan egindako gastuen fakturak aurkeztu beharko dira, diru-laguntzaren titularraren izenean emandakoak, erositako produktuak argi eta garbi jasota. Halaber, libretaren titulartasunari buruzko datuak egiaztatzen dituen dokumentua, matrikularen egiaztagiria (17 urtetik gorakoen kasuan) eta SEPEren ziurtagiria (langabetuen kasuan) eskatuko dira.
Lotutako albisteak

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du