'Bulego' taldearen zuzeneko emanaldia, Ermua Antzokian
Bulego, Azkoitiko musika taldeak 2022ko biran jarraitzen du. Bertan, "Erdian oraina" tituludun estreinako diskoa aurkezten ari dira eta aste honetan Ermuan joko dute. Ostiralean izango da, irailaren azken egunean, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera Ermua Antzokian. Pop musika euskaraz lantzen duen pop boskotea, gitarra elektrikoa, bateria akustikoa, sintetizadorea eta elementu elektronikoak uztartzen dituena indartsu dator, erronka eta hazkunde aro berriari aurre egiteko gogoz. Sarrerak 12 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kultur gunean, Kutxabanken webgunean eta bere orotariko kutxazainen sarean.
Bulego Azkoitian orain urte batzuk sortu berri den formazioa da. Kide dira Xabi bateria joleak, Tomas gitarra eta ahotsak, Jontxu baxua eta koruak, Ruben gitarra eta Itziar teklatu joleak. Hasiera batean, boskoteak "Passepartout" zuen izena. Pop dantzagarria jorratzen dute, energia positiboz betea, euskarazko abestiekin, eta hauen letrek eguneroko gauza txikiez hitz egiten dute, harremanei eta sentimenduei arreta berezia eskainiz.
Boskote azkoitiarrak publiko zabala bereganatu du azken urtean ''Erdian Oraina'' estreinako diskoarekin, beti estetika minimalistan murgilduta, bideoklip eta zuzeneko jantziekin. Taldeak etapa hori atzean uztea erabaki du, eta, bere sare sozialetan jantzia sinbolikoki erre ondoren, bide berri bati ekin dio, musikan arrisku gehiago hartu eta bide berriak urratzeko eta zuzeneko kementsua eskaintzeko, gazteen zein adinekoen gustuko direlarik. Ostiral honetan Ermua Antzokiko eszenatokian.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan