Jasogailuetan laneko arriskuen prebentzioari buruzko doako ikastaroa autonomoentzat

29.09.22
Hezkuntza

Bergarako ''Miguel Altuna'' Lanbide Heziketako Eskolak jakinarazi du urrian eta azaroan Jasogailu edo altxatzeko gai laneko arriskuen prebentzioari buruzko 20 orduko doako ikastaroa egingo duela Debagoieneko eta Debabarreneko (Ermua barne) pertsona autonomoentzat, zeina osorik doakoa izango den Osalanek osorik diruz lagundutzen duelako. Ikastarook urriaren 17tik 27ra eta azaroaren 14tik 24ra emango dira, astelehenetik ostegunera, saio bakoitzeko bi ordu eta erdiko iraupenarekin. Ikastaroko ordutegia arratsaldeko 6etatik zortzi eta erdietara izango da.

Ikastaroa amaitu ondoren, parte-hartzaileek "plataforma jasotzaileen erabilera" ziurtagiria jasoko dute, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen 19. artikuluaren arabera eta UNE 58923 arauaren arabera.

Informazio gehiagorako edo izena emateko, deitu zentroko 943-899 271 edo 272 telefono zenbakietara, edo idatzi ikastaroak@maltuna.eus helbide elektronikora.

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian