Liburu Txiki Kluba eta Liburu Bat, Mundu Bat haurrentzako euskarazko irakurketa klubetarako izen-emateak zabalik
Ermuko Udal liburutegiak haurrentzako Liburu Txiki Kluba eta Liburu Bat, Mundu Bat haurrentzako euskarazko irakurketa klubak antolatu ditu laugarren urtez jarraian.
Liburu Txiki Kluba 3 eta 5 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera da. Umeak aita, ama edo beste heldu batekin egongo dira eta biek parte hartuko dute jardueran, familiak oso zeregin garrantzitsua jokatzen baitu umearengan irakurzaletasuna sustatzeko prozesuan. Ildo nagusia liburu bat izango da, eta hortik abiatuta, abestiak lantzen dira, liburuak gomendatzen dira eta jardueraren gaia garatzen da: literatura, musika, dantza, pintura edo ingurumena. Gurasoek liburuetan dagoena haurrak ezagutzen duenarekin, gustuko duenarekin, asebetetzen duenarekin eta behar duenarekin lotu dezakete, eta horregatik da garrantzitsua euren parte hartzea.
Liburu bat, Mundu bat aurreko klubaren jarraipena da, 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa, eta hauek ere pertsona heldu batekin batera parte hartuko dute ekimenean. Tailer horretan literaturaren eta artearen mundu magikoa aztertuko da liburuen bidez, modu ludiko eta parte-hartzailean, umeen sormena eta irudimena piztuz. Era berean, haurrentzako liburuen gomendioak eskainiko dira.
Oraingoz, urritik abendura bitarteko bi taldeen hiru saioetan izena emateko epea zabaldu da. Horiek Lobiano Kultur Gunean izango dira, hilean larunbat batean, honako egunetan: urriak 15, azaroak 5 eta abenduak 3. Liburu Txiki Kluba 11:00etatik 12:00etara izango da, eta Liburu bat, Mundu bat, aldiz, 12:15etik 13:15era. Bi jarduerak Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du.
Bi ekintzak doakoak dira, baina plaza mugatuak daudenez, aldez aurretik izena eman behar da urriaren 10a baino lehen liburutegian (egun Lobiano Kultur Gunean kokatzen da), 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net epostara idatziz eta haurraren izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa zehaztuz.
Plaza baino ume gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta Ermuan erroldatutakoek eta jarduera honetan aurrekoetan parte hartu ez duten umeek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda liburutegiaren mikrositean iragarriko da urriaren 11n, eta izena eman duten guztiei emailez bidaliko zaie.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo