Euskarazko eta ingelesezko ipuin kontalarien denboraldia hastear da

03.10.22
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak haurrentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu aurtengorako ere, eta larunbat honetan, urriak 8, hasiko dira. Ekimena hilean bi larunbatetan izaten da Lobiano Kultur Gunean, eta ipuinen mundua umeei hurbiltzea eta irakurketara animatzea du helburu, ahozko transmisiotik eta emoziotik.

Hileko lehen saioa ingelesez izango da, Story Time zikloaren barruan, eta azkena, Arratsaldean kontu kontari, euskaraz. Saio bakoitza adin tarte jakin bati zuzenduta egongo da: ingelesezkoak, 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat, eta euskarazkoak, 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.

Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira. Sarrera doakoa da, baina aurrez tokia erreserbatu behar da liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo e-mail bat bidaliz biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Saio bakoitzerako plazen erreserba ipuin kontaketa egiten den aste bereko astelehenean hasiko da. Hiruhileko honetarako programatutako kontaketak honako hauek dira:

  • Urria
    • Larunbata 8: Dinosaurs in Space, Hannah Berryrekin
    • Larunbata 23: Flobin piraten ipuinak, Xabier Flamariquerekin
  • Azaroa
    • Larunbata 5: Chop Chop Soup, Virginia Morionesekin
    • Larunbata 19: Basoaren taupadak, Birjiñe Albirarekin
  • Abendua
    • Larunbata 3: The Cat Who Got Lost at Sea, Hannah Berryrekin
    • Larunbata 17: Oihaneko erregea, Lur Usabiagarekin

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez