Sei hilabeterako hamar kontratu egiteko aukera emango du ‘ALPES 2022’ Planak

07.10.22
Ekonomi Sustapena

Lanbidek finantzatutako plan da; ''Enplegua sustatzeko tokiko-ekintzetarako laguntzak'' ematen dituena

Udal honek langileak hautatzeko prozesua hasi du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen duen "2022ko ekitaldian enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak" deritzan Planaren baita. Gure administrazioak profil profesional askotako hamar langabe kontratatuko ditu; horietako 4 obra-brigadarako (margolariak eta garbitzaileak); 3 kultura eta hezkuntzarako (administrari laguntzailea eta pedagogoak), 1 garapen ekonomikorako (merkataritza- eta industria-laguntzailea) eta 2 gizarte-arlorako (soziologoa eta digitalizazioko administrari laguntzailea). Langile horiek sei hilabeteko kontratua izango dute, lanaldi osokoa.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu enplegu-eskaintza horiek eta hautaketa egingo du, eta dagoeneko hasi da web orrian eskatutako lanpostuak zabaltzen. Kontratatutako pertsonek langabezian eta izena emanda egon beharko dute eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda kontratua hasi aurreko egunean, eta Ermuan bizi beharko dute.

Planaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei laguntzak ematea, enplegua sortzeko proiektuak abian jartzeko. Proiektu horiek eragina izango dute jardueraren xede den lurraldearen garapen sozioekonomikoan eta modernizazioan, eta enplegu-aukerak modu orekatuan eskaini ahal izango dituzte Euskadiko eskualde guztietan, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz.

Kontratazioen ezaugarri eta betekizunak

Enplegua sustatzeko jarduerak dira langabeen enplegagarritasuna handitzea helburu duten kontratazioak, haien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa indartuko dituen aldi baterako lan-esperientziaren bidez.

Aipatutako planaren kontratazioek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Toki-eremuko onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduerekin lotuta egotea.
  • Erakundeetako egiturazko langileak ordeztea ez ekartzea.
  • Tokiko erakundeak ezin ditu kontratatu 2021eko ekitaldiko deialdi berean kontratatuak izan ziren pertsonak.

Emakumeen eta gizonen arteko tratu- edo aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa aplikatuko da probak edo elkarrizketak egitean, bai eta kontratatu beharreko lanpostuetarako pertsonak hautatzean ere.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren